ESTUDIOA
Arestian aipatutako baldintzak modu egokian bete ahal izateko, musika estudio bakoitzak bere diseinu propioa behar du. Gurean, Asier Leatxe Ibañez d´Opakoa ingeniaria izan da horren arduradun. Ame Estudioak daukan soinu orekatu eta barnerakoia lortu ahal izateko, akustikaren lanketa egokia egin behar izan du aipatutako teknikariak.
GRABAKETA ETA NAHASKETAK
Ame Estudioan Apogee Symphony konbertidoretik pasatzen dira lan guztiak, eta horren bitartez, grabaketak era digitalean eta nahasketak era analogikoan lan egiteko aukera ematen du. Era honetan, grabaketa eta nahasketa guztietan, aparteko berotasuna eta xamurtasuna eman nahi izaten diegu soinu desberdinei.
KONPONKETAK
Kantu bakoitzaren grabaketan, konpontzaileen figura oso garrantzizkoa da, hauen bitartez biribiltasun osoa hartzen baitute kantek.
BACKLINE
Estudioan daukagun Backline-az gain, ahaleginak eta bost egiten ditugu erabili behar diren instrumentuak egokiak izan daitezen musika taldeak behar duenarekin. Erabili behar diren bitarteko guztiak musikariekin adosten da, sortzen den soinua eta bere kalitatea atsegingarri gerta dakien.
MASTERIZAZIOA
Grabaturiko diskoaren masterizazioaren gestioaz geu arduratzen gara, eta egia esan, beti ere emaitza ezin hobea izaten da. Masterizazio ingeniariak soinuen balore egokiak ezarri eta gero, diska prest dago diskoetxera eramateko.